Aurten ere Planetaren ordua egitasmoarekin bat egin du udalak
Larunbatean (hilak 26) eraikin publiko eta pribatuetako argiak ordubetez itzaliko dituzte, 20:30etik 21:30era, "frogatzeko posible dela biodibertsitatearen galera gelditzea eta berreskuratzea eta 2030erako CO2 emisioak erdira murriztea".
Irungo Udalak beste urte batez Planetaren ordua egitasmoarekin bat egin du, eta hala, larunbatean (hilak 26) eraikin publiko eta pribatuetako argiak ordubetez itzaliko dituzte, 20:30etik 21:30era, “frogatzeko posible dela biodibertsitatearen galera gelditzea eta berreskuratzea eta 2030erako CO2 emisioak erdira murriztea”.
Borja Olazabal ordezkariaren arabera, “keinu bat besterik ez da, baina garrantzitsua da gure planeta babesteko lanean. Hirietatik, nork bere ekarpentxoa egin behar dugu, iragarritakoa bezalako ekimenekin, animo oneko, batasuneko eta guztion arteko elkarlaneko mezua zabaltzeko”.
Udaletxeaz gain, Menchu Gal museoko eta San Martzial elizako argiztapena ere itzaliko du larunbatean, eta egitasmoarekin bat egitera deitu dituzte irundarrak.