Obrak egingo dituzte Elizatxon, datorren astelehenetik asteazkenera

Egunero 08:00etatik 18:00etara iraungo dute, baina mendebalderantz doan trafikoa desbideratuko dute bakarrik.

Datorren astelehenetik asteazkenera, obrak egingo dituzte Elizatxo hiribidean.

Irunen, datorren astelehenetik asteazkenera, obrak egingo dituzte Elizatxo hiribidean, eta ondorioz bi erraiak itxiko dituzte, txandaka. Galtzadara erortzeko arriskuan dauden zuhaitzak garbitu eta moztuko dituzte horrela. Obrak Irungo Kafeko eta Ugalde-Ventas futbol zelaiko biribilguneen artean egingo dira, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte.

Trafikoa, beraz, mendebalderantz desbideratuko da Errotako errepidetik (Bacalaos Azkueneko errepidea). Ekialdeko noranzkoan, baina, baimenduta eta erregulatuta egongo da seinale-emaileen bidez, eta tarte horretako autobus-geltokiek ez dute eraginik izango. Era berean, aurreikusitako obrek ez dute eraginik izango autobus-lineetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.