Zabalik dago FICABen XXII. edizioan parte hartzeko epea
Dokumentu zinematografikoak ekainaren 30a arte aurkezteko aukera egongo da, eta jaialdia azaroaren 14 eta 19 artean ospatuko du Oiasso Museoak.
2022an, FICAB Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XXII. edizioa azaroaren 14 eta azaroaren 19 artean ospatuko dute. Oiasso Museoa da antolatzailea, eta hartara, abian jarri du dagoeneko jaialdian parte hartzeko epea. Interesdunek, ekainaren 30era arte izango dute orotariko dokumentu zinematografiakoak (dokumentalak, erreportajeak, ikerketak, film labur, ertain zein luzeak, etab.) bidaltzeko aukera. Egun horretatik aurrera, hautaketa prozesuari ekingo diote.
Antolatzaileen arabera, jaialdian edozein nazionalitateko pertsonek parte hartu dezake, bai erakunde publiko zein pribatuetako kideek; betiere proiekzioen edukia arkeologiaren ingurukoa bada.
Lehiaketaren oinarrien eta izen emateko baldintzen inguruko informazio osoa, dokumentu honetan ageri da.