Mikromezuen XIV. Lehiaketan parte hartzeko epea bukatzear da

Bihar itxiko da parte hartzeko epea. Aurten, "Nola aldatuko zenuke mundua zure kontsumoa bidez?" galderari erantzun beharko diote ikasleek.

2022ko Mikromezuen XIV. Lehiaketaren kartela.

Martxoaren 15a Kontsumitzaileen Eskubideen Eguna da. Horren harira, Irungo Udalaren Kontsumo Arloak Mikromezuen Lehiaketa antolatu du, hamalaugarrenez. Lehiaketaren funtsa galdera bati gehienez ere 400 karaktereko mezu laburrean erantzutea da, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Hala, aurten erantzun beharreko  galderak kontsumoarekin du zerikusia: “Nola aldatuko zenuke mundua zure kontsumoaren bidez?”. Bihar, larunbata, itxiko da aurtengo edizioan parte hartzeko epea.

Egitasmoa Lehen Hezkuntzako bosgarren maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila arteko ikasleei dago zuzendua, epaimahaiak jasoko dituen mikromezu argienak sarituko dituelarik. Alde batetik, LHko bosgarren eta seigarren eta DBHko lehen  mailako ikasleek smartwatch bat jasotzeko aukera izango dute. Bestetik, ordea, DBHko bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleen artean ordenagailu mugikor bat banatuko da.

Antolatzaileek 688 756 254 telefonoa jarri dute eskura, mikromezuak Whatsapp bidez helarazteko.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.