Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

"Elikadura osasungarria, era azkar, sinple eta erosoan eramateko" aukera eskainiko du Larreak

KM 0 eta Zero Zabor filosofien bueltan egingo dute lan, "kontsumo arduratsua eskura jarri" nahi baitute. Larunbatean inauguratuko dute Larreaundi kalean aurki daitekeen denda.

Bertako ekoizleei garrantzia eman nahi diete.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2022/03/03
Larrea Janariak izeneko proiektua jaio da Irunen, larunbatean (hilak 5) inauguratuko dutela iragarri dute BDS Koop eraldaketa fabrikako kideek. Bertan, proiektua ezagutu eta sortzaileekin hitz egiteko aukeraz gain, proiektuak hemendik aurrera eskainiko dituen jakiak dastatzeko aukera izango da. Eguzkitzaldean aurki daiteke denda jada, Larreaundi kalean hain zuzen.
 
Bertan kozinatutako janari prestatua eskainiko duen denda izango da Larrea, “elikadura osasungarria, era azkar, sinple eta erosoan eramateko aukera” eskaini nahi baitu. “Geroz eta gehiago dira era osasuntsu eta orekatuan jateko kezkatzen direnak, baina ez da erronka erreza. Erosketak egin, prestatu, tupperra prestatu, ez etxean ahantzi eta gero ontzia etxera bueltan ekartzeaz oroitzea, eguneroko erronka da askotan”. Finean, elikadura, kontsumo eredu eta kontziliazio arazoei erantzuteko sortu dute Larrea.
 
Bertako kalitatezko produktuak erabiliko dituzte, eta Irunen bertan kozinatuko dute dena. Ondoren, online eskaeraren bidez etxean bertan zuzenean jasotzeko aukera ere eskainiko diete herritarrei. Betiko errezetak, plater orekatuak eta sukalde osasungarriak topatuko dituzte herritarrek. “Denontzako da Larrea, janari berriak probatu nahi dituztenentzako, beren burua zaindu nahi dutenentzako edo erosketak egin, sukaldatu eta eguneroko menua egiteko denborarik ez duten, edo sukaldea maite ez duten horientzako ere bai. Kezkatu gabe ongi eta osasungarri jateko aukera ziurra”.
 
KM 0 eta Zero Zabor filosofien bueltan egingo dute lan, “kontsumo arduratsua eskura jarri” nahi baitute. Horretarako, bertako produktuak erabiltzeaz gainera, erabilera anitzeko ontziak edota erabilera bakarreko ontzi konpostagarriak erabiliko dituzte, “ongi eta errez janez ingurugiroa zaintzea posible delako” hain ustez.
 
Denda astelehenetik larunbatera zabalik egongo da, hilaren 8tik (asteartea da) aurrera. Bestela, webgune honetan topatu daiteke. Larunbateko inaugurazioa aldiz, 12:00etan izango da. 
 
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.