Aurtengoa antolatzeko asmoa adierazi du alarde parekideak
Alarde Publikoaren Batzarrak iragarri du aurtengo desfilea antolatzeko asmoa dutela, "baldin eta COVID-19 delakoaren baldintzek horretarako aukera ematen badute".
Badirudi aurten alarde parekideak Irungo kaleetan barrena desfilatuko duela, Alarde Publikoaren Batzarrak hil honetako bilera batean iragarri baitu aurtengoa antolatzeko asmoa duela, hori bai, “baldin eta COVID-19 delakoaren baldintzek horretarako aukera ematen badute”.
Era berean, bilera horretan Alardearen Jeneral gisa berretsi dute Maite Vergara Iraceta.