Kirurgia blokeko langileek biharko manifestaziora animatu dituzte herritarrak
Eskualdeko herritar guztiak deitu dituzte biharko mobilizaziora, "gure eskubidea baita eskualdean kalitatezko arreta kirurgikoa bermatzea".
Bihar (hilak 19) Osasun Bidasoa herri plataformaren manifestazioak Irungo kaleak hartuko ditu beste behin. Eraberritzen ari diren bloke kirurgiko langileek ere bat egin dute biharko deialdiarekin, eta parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak, “gure eskubidea baita eskualdean kalitatezko arreta kirurgikoa bermatzea, egungo osasun beharrei erantzuteko premiazkoak diren ebakuntza gela zabalagoak eta modernoagoak eraikitzen diren bitartean”.
Biharko mobilizazioan, proiektua geldiaraz dezatela exijitzeaz gainera, ardura eskatuko diote jaurlaritzari, “ardura bailarako 100.0000 biztanleentzat”.