2022/2/18

Indarkeria sexista

Aldundiak "irmoki" salatu du ostiralean Hondarribian izandako sexu erasoa

Arratsaldeko elkarretaratzean Foru Aldundiko Eider Mendoza ordezkaria bertan izango dela jakinarazi dute, eta herritarrak emakumeen aurkako indarkeri kasuen aurrean "gaitzespena eta konpromisoa" adieraztera bultzatu ditu.

Kirurgia blokeko langileek biharko manifestaziora animatu dituzte herritarrak

Eskualdeko herritar guztiak deitu dituzte biharko mobilizaziora, "gure eskubidea baita eskualdean kalitatezko arreta kirurgikoa bermatzea".

Elkarrekin Podemos-IUk bloke kirurgikoaren proiektua gelditzeko eskatu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Ebazpen proposamen bat erregistratu berri dute, proiektua gelditzeaz gain, "zerbitzu hori birmoldatzeko egiten ari diren bitartean ebakuntza gelak martxan izan ditzala" eskatzeko.

Baratze komunitarioa, ingurumenari so eginez

Botika agroaldean dute lursaila Sorburu baratzeko kideek, eta agroekologia aplikatuz lantzen dute lurra. Proiektua handitzeko bidean dabiltza, eta bazkidetza kanpaina abiatu dute.

[Erreportajea] Musukoak ez die irribarrea kenduko Inude eta Artzainei

Iazko hutsunearen ondoren, bueltan dira Inude eta Artzainak. Igandean hiriko kaleetan barrena desfilatuko dute, 25.enez gainera. Urteurrena biribiltzeko, bi lagun berri izango dituzte alboan.

Bidasoa Asobal Koparako sailkatu da

Huescaren kontra garaipen argia lortu du Artalekun, 31-26, kopako txartela eskuratuz.

Bidasoko erakundeei proiektuari buruzko informazioa emateko eskatu dio Osasun Sailari EAJk

Bloke kirurgikoaren obrek eragingo dieten alde guztiekin hitz egin ondoren, Bidasoko erakundeei proiektuari buruzko informazioa emateko galdegin diote Osasun Sailari Irungo jeltzaleek.

Gau Txori zerbitzuak ohiko ordutegia berreskuratu du

Osasun larrialdiaren amaierarekin batera ohiko zerbitzua berreskuratu du autobusak. 23:00etatik 6:30era egongo da erabilgarri.

2021ean jaiotako haurrek opari berezia jasoko dute

Urtero bezala, 'Gorosti bat elkarrekin hazteko' egitasmoa antolatu du udalak. Martxoaren 19an gorosti eta ipuin bana jasoko dute etxeko txikienek.

Marlaxka Xake Kluba sarean izandako oihartzuna ospatzen ari da

Interneteko orrialdeetan bisiten zifra esanguratsua lortu dute, eta horregatik, "oso kontent" daudela adierazi dute.

Gehiago