Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Osoko bilkurak esleitu gabe utzitako 3 milioiak dekretu bidez onetsiko dituztela salatu du EAJk

Erabili gabe utzitako hiru milioi euro horiek "erabakitzeko ahalmenik ez duen Bozeramaile Batzordera eraman eta alkateak dekretu bidez onetsiko" dituela salatu dute. Kudeaketa gardentasuna eta gainerako indar politikoekin lankidetza eskatu diote alkateari.

Josu Iguiñiz, EAJ-ko zinegotzia eta Xabier Iridoy, Irungo EAJko bozeramailea
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2022/02/15

Irungo EAJk maiz adierazi du aurrekontuei dagokionez “baliabide guztiak erabiltzeko” beharra, “ezer ez gordetzea” funtsezkotzat jo baitute jeltzaleek. Zentzu horretan, beste behin leporatu diote udal gobernuari proposamen hori ez onartu izana. “Urtarrilaren 31an 2022ko aurrekontuak onartu ziren, eta likidezia falta argudiatuz, zuzenketak atzera bota ziren. Ondorioz, hiru diru laguntzetatik eratorriak ziren 3 milioi euro erabili gabe utzi ziren”, salatu dute amorruz.

Jeltzaleen proposamenak ez dituztela sartu nahi izan erantsi dute, “oraindik diru laguntza ofizializatu gabez zeudela argudiatuz”.

Orain, aipatutako hiru milioi horiek hil honen amaieran “Alkatearen Dekretuz esleituko direla” jakin du EAJk. “Gobernuak erabakitzeko ahalmenik ez duen Bozeramaile Batzordera eramango ditu bere proposamenak, eta ondoren, alkateak dekretu bidez onetsiko ditu.”. Horregatik “kudeaketa gardentasuna eta gainerako indar politikoekin lankidetza” eskatu diote Jose Antonio Santano buru den gobernuari. “Alkatetza dekretuak ez dira kudeaketak bideratzeko, ez formak, ezta moduak ere”.

Horregatik guztiagatik, 2.475.000 euroko balioa zuten zenbait proposamen egin dituzte jeltzaleek, ondorengoak: Poxpologile kalearen berrurbanizazioa (650.000 eurogatik, eta 850.000 euroko konpromisoarekin); Ermita kalearen berrurbanizazioa ((375.000 euro); Lapize kalearen berrurbanizazioa (600.000 euro, eta ondoren, 900.000 euroko konpromisoarekin); Juan Thalamas Labandibar eraikinaren erosketa (55.800.000 euro); Mendibil eremuaren beharren azterketa (20.000 euro); eta, Mendibil eremua berrurbanizatzeko proiektua (30.000 euro).

Alkateak dagoeneko jaso ditu proposamen horiek, eta taldekoek erregistratu dituzte jada. “EAJtik Irunek behar dituen proiektuen aldeko apustu anbiziosoa egiten dugu. Eta horregatik, proposamenak eginez, gure lankidetza eskaintzen diogu Udal Gobernuari, Irun hiriarentzako onak diren proiektuak atzeratzen jarraitu ez daitezen. Askok eta askok ez dugu agintzen gaituztenen kudeaketa ereduarekin bat egiten”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.