Bidasoko Itaiak asanblada irekia egingo du larunbatean
Martxoaren 8a antolatzeko bilerara deitu dituzte emakume bidasoarrak. Horrez gain, hipersexualizazioaz, bizi baldintzen okertzeaz eta indarkeria matxistaz aritzeko probestuko dute saioa.
Bidasoko Itaia martxoaren 8ari begira jarri da dagoeneko, eta aldarrikapen egun hori antolatzeko bilera irekia egingo dute larunbatean (hilak 19), Irungo Palmera Montero Gunean, 11:30ean. M8koa antolatzeaz gainera, besteak beste, hipersexualizazioaz, bizi baldintzen okertzeaz eta indarkeria matxistaz aritzeko probestuko dute larunbateko saioa.
Bide batez, martxoaren 8an San Juan plazan (18:00etan) egingo duten elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte irundarrak.