Jaime Rodriguez Salisen heriotzaren urteurrenean, bisita berezia
Oiasso Erromatar Museoak bisita gidatu bat antolatu du Ama Xantalen ermitan, "oroitzapen xume gisa". Doakoa izango da gainera.
Iaz, gaurko egunean (hilak 10), zendu zen Jaime Rodriguez Salis, eta urteurrenaren harira, Oiasso Erromatar Museoak bisita gidatu bat antolatu du, “oroitzapen xume gisa”. Doakoa izango da gainera.
Ama Xantalen ermita bisitatzeko aukera izango da igandean (hilak 13), Mertxe Urteagaren eskutik. 11:00etan hasiko dute, ermitan elkartuko dira. Bertaratzeko interesa dutenek museora deitu beharko dute, 943 63 93 53 telefono zenbakira.
Oiasso Museoaren bultzatzailea eta Arkeolanen funtsezko figura izan zen Rodriguez. Euskal abangoardia estetikoa lantzen duen Gaur taldearekin harreman estua izan zuen ere 60. eta 70. hamarkadetan.