'Hauts' dokumentala proiektatuko dute bihar
Gure Morada elkarteak antolatu du. Proiekzioaren ondoren amiantoaren biktima batzuen esperientziei buruzko solasaldia egingo dute bertaratutakoek.
Bihar (hilak 11), Hauts. Amiantoaren kalteak, kaltetuen hitzetan dokumentala proiektatuko dute Palmera Montero Gunean, Gure Morada Elkarte Soziokulturalak antolatuta. Proiekzioaren ondoren amiantoaren biktima batzuen esperientziei buruzko solasaldia egingo dute bertaratutakoek.
Saioa 18:00etan hasiko dute, eta sarrera librea izango da, lekua bete arte.
Amiantoak garatutako asbestosiak hildako Celestino Tolosaren prozesu osoa kontatzen du ikus-entzunezko honetan haren alaba Otsanda Tolosa irundarrak. Lotura honetan dokumentalaren gaineko informazio gehiago.