Jose Miguel Moredaren kartelak iragarriko ditu aurtengo Inauteriak
'Y estalló, en Carnaval!' lana izan da boto gehien eskuratu dituena. 600 euroko sari bat ere jasoko du Moredak.
2022ko Inauteriak badute kartela, Jose Miguel Moreda Artolaren Y estalló, en Carnaval izeneko irudiak iragarriko du aurtengo festa. Orotara 16 kartel aurkeztu dituzte, eta Moredarena izan da boto gehien eskuratu dituena. 600 euroko saria ere jaso du.
Irabazleaz gainera, bigarren lan bat ere saritu dute: Juan Jose Agirre Iturriotzen Inauteriak Gozatzen irudia. 200 euro jasoko ditu.
Aurkeztutako lan guztiak Amaia KZko Dantza Aretoan jarriko dituzte ikusgai, hilaren 18tik martxoaren 6ra bitarte.