Irungo langileak ere lan erreformaren kontra elkarretaratu dira
Irungo lantoki asko batu dira gaurko protestara. "Lan harremanen euskal esparru propioa" aldarrikatu dute langileek.
Euskal sindikatu gehienek deituta, mobilizazioak egin dituzte gaur Irunen ere, hainbat lantokiren kanpoaldean. Lan erreformaren kontra bildu dira CAF, Gureak, Alpa, Tesa, Unialco, Plasticos Alai, Betapac eta beste zenbait enpresetan. Lantoki asko batura dira protestara.
Bihar (hilak 3) Espainiako Diputatuen Kongresuan bozkatuko dute ea erreforma horrek aurrea egingo duen ala ez. Dekretu horren aldaketak nahikoak ez direla aldarrikatzera atera dira kalera, eta “lan harremanen euskal esparru propioa” aldarrikatu dute, sindikatuek salatu bezala, dekretu horren arabera estatu mailako itunak lehenetsiko baitira.