Irundarrak ere Lan Erreformaren kontra bilduko dira gaur
Gaur eguerdian bilduko dira Tesa enpresako biribilgunean. Bihar egingo dute Lan Erreformari buruzko bozketa Espainiako Diputatuen Kongresuan.
Joan den asteburuan Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan lan erreformaren kontra egindako mobilizazioa herriz herri errepikatuko dute gaur. Bihar (hilak 3) Lan Erreformari buruzko bozketa egingo baitute Espainiako Diputatuen Kongresuan, eta 2021koarekiko aldaketak nahikoak ez direla aldarrikatzera aterako dira kalera.
Hala, 14:00etan Irungo Tesa enpresako biribilgunean biltzera deitu dituzte herritarrak