Iratxe Sorzabal kalean nahi dutela aldarrikatuko dute larunbatean
Bidasoaldeko Iratxeren Lagunak taldeak manifestazioa antolatu du. Astelehen eta asteartean epaituko dute euskal preso irundarra Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Astelehen eta asteartean (hilak 7 eta 8) epaituko du Espainiako Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal euskal preso irundarra. Torturapean ateratako testigantzetan oinarrituko dira epaiketarako, hori salatu dute maiz abokatuak eta gertukoek, eta larunbatean (hilak 5) ere salaketa horrekin hartuko dituzte Irungo kaleak.
Izan ere, epaiketaren atarian, Bidasoaldeko Iratxeren Lagunak taldeak manifestazioa antolatu du, Iratxe etxera! lemapean, 18:00etatik aurrera, San Juan plazatik.
Egun, Estremerako (Madril, Espainia) espetxean dago irundarra, behin-behinean espetxeratuta. Epaiketa amaitu ostean berriro Frantziara eramango dute preso, han duen kondena bete arte. Iraila edo urri inguruan amai dezake.