Langile bat hil da Irunen
LAB sindikatuak jakinarazi duenez, eraikuntzaren sektoreko langile bat da hildakoa. Eskuratu bezain pronto informazio gehiago emango dute.
LAB sindikatuak sare sozialetan salatu berri du eraikuntza sektoreko langile bat hil dela gaur Irunen, obra batean lanean ari zela. Antxeta Irratiak jakin berri duenez, Arbesko Errotan lanean ari zela erori eta bertan hil da langilea. Eskuratu bezain pronto informazio gehiago emango du sindikatuak.
“Odolusteak ez du etenik. Urtea hasi berri da, eta gutxienez, bost langilek galdu dute bizia dagoeneko Euskal Herrian. Aski da!”, esan dute Twitter bidez sindikatukoek.