Lehen Julia Iruretagoyena berdintasun beka, martxan
Hiriko emakumeen ekarpen historikoa nabarmentzea izango da bekaren helburua, esparru askotan: lanean, gizartean, ekonomian, politikan eta kulturan. Otsailaren 14ra bitarte bidali daitezke proposamenak.
Irungo Udalak Julia Iruretagoyena berdintasun bekaren lehen edizioa aurkeztu berri du. Honen helburua hiriko emakumeen ekarpen historikoa nabarmentzea izango da, esparru askotan: lanean, gizartean, ekonomian, politikan eta kulturan.
Otsailaren 14a izango da proposamenak bidaltzeko azken eguna. Norbanako zein taldeek eska dezakete beka, eta Gizarte Zientzien alorreko goi edo erdi mailako unibertsitateko titulua izan beharko dute eskatzaileek. Beka honen zuzkidura 18.000 eurokoa izango da. Proposamenak Irungo Udalaren webgunean aurkeztu beharko dira.
«Irungo emakumeek izandako rola aitortzea eta hiriko bizitzaren esparru guztietan egin zuten ekarpena ezagutzea oso garrantzitsua da. Gainera, horretarako emakume bikain bat omenduko dugu: emakumeen ikasteko eskubidearen aldeko borrokalaria eta erbesteratua, noiz eta emakumeek gizartean beren lekua bilatzeko zailtasun ugari zituzten garai batean», esan du Miren Etxebeste Berdintasun saileko ordezkariak.