Ekialde Urruneko 300 musika tresna baino gehiago bildu dituzte Amaia KZn
Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarza irundarren 'Ikusteko musika' izeneko bildumaren zati bat jarri dute erakusgai. Udaletik diotenez, "seguru asko, Espainiako Estatuko musika tresna etnikoen bilduma onena eta Europako onenetako bat" da bikoteak duena.
Ostiral honetatik (hilak 21) otsailaren 13ra bitarte, Ekialde Urruneko musika-tresnak izeneko erakusketak hartuko du Amaia Kultur Zentroa. Ohiko ordutegian bisitatu ahal izango da, hau da, asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jai egunetan aldiz, 11:30etik 13:30era.
Zehazki, erakusketa honetan Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarza irundarren Ikusteko musika izeneko bildumaren zati bat jarri dute erakusgai, udaletik diotenez, “seguru asko, Espainiako Estatuko musika-tresna etnikoen bilduma onena eta Europako onenetako bat”. Hirurehun bat tresna egongo dira erakusgai, azalpen eta guzti.