Elitxu-Lapitzeko auzotarren kezka eta eskaerak jaso ditu alkateak
Elitxu-Lapitze izan da Alkatea Auzoetan programaren hirugarren geltokia. Orotara berrogei ekarpen inguru jaso zituen alkateak, gehienak hiriaren mantentzeari eta mugikortasunari buruzkoak.
Elitxu-Lapitze izan da Alkatea Auzoetan programaren hirugarren geltokia. Atzo izan zen auzoan Jose Antonio Santano alkatea, auzotarren kezka, iradokizun eta proposamenak biltzen. Orotara berrogei ekarpen inguru jaso zituen alkateak, gehienak hiriaren mantentzeari eta mugikortasunari buruzkoak. Hauek jasota, orain dagozkion udal departamentuen artean bilera egingo dute, gai guztiak aztertu eta ondoren, udalaren webgunean argitaratzeko.
Hilaren 27an berriro bisitatuko du auzoa alkateak, hala aurreratu du udalak.