Ostomila Txotxongilo talde irundarrak bira hasi du Nikaraguan
Euskal Herriko mitologia eta musika gerturatuko diete bertako ikusleei. Zenbait emanaldi eskainiko dituzte hil honetan eta otsailean.
Irungo Ostomila Txotxongilo taldea Erdialdeko Amerikan da, Nikaraguan bira berezia egingo baitu datozen asteetan. Txotxongiloak, musika eta ahozkotasuna lantzen duen talde honek herrialde hori izan du lehen geltoki, bertan eskaintzen ari baitira Alaia Galtzagorria: Cuentos de nuestra mitologia obra. Honetan, txotxongiloen bitartez, Euskal Herriko mitologia eta musika gerturatuko diete ikusleei.
Bestalde, Leon hirian (Nikaragua), Pepe prego in memoriam jaialdiaren barruan oraingo honetan, Untxia eta kotoriaren abenturak lana taularatuko dute hilaren 22an. 30ean aldiz, Ruben Dariori buruz obra eskainiko dute, eta otsailaren 5ean berriro taularatuko dute obra hori, Esteli hirian (Nikaragua).