Kolon pasealekua asfaltatzeko lanak hasi dituzte
Lanak iraun bitartean ez da zirkulazioa moztuko, baina ibilgailuen joan etorrietan eragina izango dute obrek. Errei bakar batean egingo dituzte lanak, txandaka, eta beste biak libre utziko dira, noranzko bakoitzeko bana.
Irungo zenbait kale asfaltatzeko udala egiten ari den kanpainaren barruan, gaur bertan Kolon pasealeku asfaltatzeko lanei ekin diete. Udalak aurreratu duenez aste batzuk iraungo dute lan horiek. Lehenik, Gipuzkoa hiribidearen eta Francisco de Gainza kalearen arteko tartean ariko dira. Eremu horretan galtzada hobetzeko lanak egingo dituzte, arekak konpondu eta bidea berrasfaltatu.
Lanak iraun bitartean ez da zirkulazioa moztuko, baina ibilgailuen joan etorrietan eragina izango dute obrek. Errei bakar batean egingo dituzte lanak, txandaka, eta beste biak libre utziko dira, noranzko bakoitzeko bana. Behobiara doan norabidean hasi dituzte lanak, eta aurrerago kontrako noranzkoan ariko dira.
Eguraldiaren araberako iraupena izango dute lanek, baina hilabete irautea aurreikusi du udalak. 300.000 euroko aurrekontuarekin egingo diete aurre obrei.