Irungo LGTBIQ+ gazteen errealitatea jasoko dute Gazteartean bekaren hirugarren edizioan
Uxue Diez-Guiral eta Maite Azabal Gallego gazteek egingo dute hirugarren edizioko ikerketa. Gazteak inklusiboak izateko jarrera sustatu nahi dute, "Irungo LGTBIQ+ kolektiboko gazteek dituzten behar espezifikoak hobeto uler ditzaten".
Gazteartean bekaren hirugarren ediziorako hautatutako proiektuak aurkeztu dituzte gaur. Santi Jimenez izan da aurtengo bekaren onuradunekin, eta haren hitzetan, “hautatutako proiektuaren izaera inklusibo eta eraldatzailea azpimarratu nahi nuke, Irungo LGTB gazteen beharrak kontuan izango dituen gazteen gizarte sentikor eta inklusibo bat sortzeari ematen
baitio garrantzia. Egunez egun ikusten dugu gure gazteek konpromisoa eta inplikazioa dutela gazteen artean ditugun errealitateekin, eta udala ere ez da haietaz ahazten”.
Gogoratu duenez, bekaren asmoa da gazteak eskubide osoko herritar gisa gaitu daitezen laguntzea, finean, “herritar gazte erantzunkide, kontziente, proaktibo eta emantzipatuak sustatzea”. Horri lotuta, udalaren eta gazteen arteko lan esparru bat sortzea ere bada asmoa, “harreman horizontal eta orekatu batean oinarrituta, gazteak ezagutzeko, konektatzeko, kontrastatzeko, eztabaidatzeko eta eraikitzeko harreman bat”.
Bada, Uxue Diez-Guiral eta Maite Azabal Gallego gazteek egingo dute hirugarren edizioko ikerketa. Honetan, gazteak inklusiboak izateko jarrera sustatu nahi dute, “Irungo LGTBIQ+ kolektiboko gazteek dituzten behar espezifikoak hobeto uler ditzaten”. Hala, proiektu honen bidez “ingurune bat sortu nahi dugu, Irungo LGTBIQ+ gazteen errealitatea jasotzeko eta islatzeko” asmoz. Ikerlanerako 8.000 euro jaso ditu bikoteak, eta gehienez zortzi hilabeteko epean egin beharko dute. LGTBIQ+ gazteak Irunen: ba al dakigu zer dagoen? titulua izango du ikerlanak.
Azabal psikologian lizentziaduna da, eta esperientzia eta prestakuntza du zenbait sektoretan, hala bola, genero berdintasunean, gizarte bazterketan eta dibertsitate etniko eta sexualean. ÇDiez-Guiral aldiz, ingeles ikasketetako graduduna da eta DBH, Batxiler, Lanbide HEziketako eta Hizkuntza Irakaskuntzako masterra eta hizkuntza aniztasuneko eta hezkuntza masterrak ditu. Egun doktorego aurreko ikertzailea da.