Zaisa Txingudiren larunbateko partida, bertan behera
Bi taldeetan zenbait koronabirus positibo atzeman dituzte azken orduetan.
Larunbat honetan (hilak 8) Plaiaundin jokatzekoa zen Zisa Txingudiren eta Domiberia Riojaren arteko neurketa bertan behera utzi behar izan dute, bi taldeetan zenbait koronabirus positibo atzeman baitituzte azken orduetan. Klubak jakinarazi du, ezusterik ez balego, hilaren 22an jokatuko duela Zaisa Txingudik urteko lehen partida, Atletico San Sebastianen aurka hain zuzen.

