Bertan behera geratu da 'Brianen bizitza' antzezlana
Zurriola Antzerki Taldean izandako COVID-19 kasu positibo batengatik hartu behar izan dute erabakia. Datozen egunetan jakinaraziko dute data berria.
'Brianen bizitza' Larunbatean Kultur Etxean Zurriola Antzerki Eskolak eskaini behar zuen antzezlana bertan behera utzi behar izan dute, antzerki taldean izandako COVID-19 kasu positibo batengatik. Brianen bizitza antzezlana taularatu behar zuen taldeak. Udaletik azaldu dutenez, datozen egunetan jakinaraziko dute data berria.

