Azaroan kaleratutako osasun langileak euren postuetara itzul daitezen exijitzeko sinadura bilketa abiatuko dute
Alarma egoera amaitu zenean kaleratutako 4.000 osasun langileek euren postua berreskuratzeko asmoz ekingo dio bilketari Elkarrekin Podemos-IUk. Irungo kaleetan egingo dute bilketa.
Elkarrekin Podemos-IU taldeak kezkati jarraitzen du azken hilabete hauetan osasun sistema publikoak jasan duen eta jasaten ari den “saturazioarekin”. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak baliabide gutxi inbertitu dituela salatu dute beste behin ohar baten bitartez. “Osasun langile askok euren jardunaldia bikoiztu behar izan dute, soldatarik kobratu gabe boluntarioki lanean ari diren mediku egoiliar asko daude edo jubilatutako medikuei lanera itzultzeko eskatu zaie, neurri hauek ez dira arrazoizkoak. Zentzugabekeria ugari ikusi behar izan ditugu”, esan dute amorruz.
Horregatik, taldeak sinadura bilketa bat abiatu du, alarma egoera amaitu zenean kaleratutako 4.000 osasun langileek euren postua berreskuratu dezaten. Irungo kaleetan egingo dute bilketa, baina Izaga kalean alderdiak duen lokalean ere sinatu dezakete irundarrek.

