Elitxu-Lapitze eta Oinaurre, Alkatea Auzoetan egitasmoaren hurrengo geltokiak
Datorren astean auzoan barrena ibiliko da Jose Antonio Santano alkatea, auzotarren proposamen, iradokizun eta kexak entzuteko.
Alkatea Auzoetan egitasmoak geldialditxoa egingo du Elitxu-Lapitze eta Oinaurren datorren astean. Hilaren 13an eta 20an (ostegunak dira) izango da bertan Jose Antonio Santano alkatea, auzotarren proposamen, iradokizun eta kexak entzuteko. Lokal batean egin beharrean, auzoan barrena ibiliko da alkatea. Aurretik iradokizunak bidali ditzakete herritarrek, webgune honen bitartez edo Pio XII plazan jarriko duten postontzian.