29 film labur proiektatuko dituzte Amaia KZn, Itsaspeko Zinemaren barruan
Datorren asteazkenetik ostiralera bitarte luzatuko dute aurtengo zikloa. Sarrera doakoa izango da, baina aurretik gonbidapenak eskuratu beharko dira.
Urtero bezala, Donostiako Itsaspeko Zinemaren Zikloak geldialditxo bat egingo du Irunen. Hilaren 12tik 13ra (asteazkenetik ostiralera) zenbait film proiektatuko dituzte Amaia Kultur Zentroko auditoriumean. Orotara, 29 film labur proiektatuko dituzte 19:00etatik aurrera.
Sarrera doakoa izango da, baina aurretik gonbidapenak eskuratu beharko dituzte irundarrek, esteka honetan.