Ramery jauregia kultur proiektuetara bideratzeko eskatu du PSE-EEk
"Higiezina Hondarribiari lagatzea da irtenbiderik onena" sozialistentzat; udal bulegoak bertan ezarri beharrean kultur eskaintza osatzera bideratzeko galdegin du udal taldeak.
Ramery jauregia kultur egitarau eta eskaintza osatzera bideratzeko eskatu dio Hondarribiko PSE-EEren udal taldeak EAJren gobernu taldeari. Kultur proiketuen “defizita” arintzera deitu dute sozialistek. “Espainiako gobernuak higiezina Hondarribiari lagatzea da irtenbiderik onena”, adierazi dute. Ildo horretan, eraikina udal bulego ez bihurtzera, eta kultur proiektuetarako gune eratzea eskatu dute Iosu Alvarez bozeramailearen kideek.
Ramery jauregia Pampinot kaleko 16. zenbakian dago, Alde Zaharrean.