Gabonetako kontzertua emango du Eskifaiak igandean
Ohartarazi dutenez, COVID-19 ziurtagiria ezinbestekoa izango da sartzeko; Eskifaia Txiki abesbatzak ezingo du emanaldian parte hartu hainbat kide konfinamendua egiten ari direla eta.
Eskifaia abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko du hilaren 19an, igandearekin, Portuko elizan (18:00). Antolakuntzatik ohartarazi dutenez, sartzeko ezinbestekoa izango da COVID-19 ziurtagiria. Eskifaia Txiki abesbatzak ezingo duela parte hartu ere ezagutarazi dute antolatzaileek, hainbat kidek konfinamendua bete behar dutelako eta.
Honakoa da kontzertuaren programa: Eskifaiaren Gabonetako kontzertua.