Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lehiaketara bueltatuko da gaur Bidasoa, Wisla Plocken kontra

Bi aste egin ditu kantxetatik kanpo talde irundarrak hainbat jokalarik positibo eman ondoren. Artalekun izango da lehia, 20:45etik aurrera.

Bidasoa
Aizpea Amas Agirre
Irun
2021/12/07

Hainbat jokalarik positibo eman ondoren, bi aste kantxetatik kanpo pasatu ditu Bidasoak, eta gaur itzuliko da lehiaketara. Gaurkoan, European Leagueko partida jokatuko du etxean, Wisla Plocken kontra.

Klubak azaroaren 23an Suitzan Pfadi Winterthurren kontra zuen partida atzeratu zuen positibo horiek zirela eta. Horrez gain, beste lehia bat atzeratu behar izan zuen, Valladoliden kontrakoa.

Bidasoaren arabera, positibo emandako jokalariek “sintoma arinekin” pasatu dute birusa. Orain, bigarren froga guztiak negatibo eman eta Osakidetzako protokoloa bete ostean, bueltatzeko moduan da lehen taldea. 

Horren harira, barkamena eskatu du eragindako kalteengatik, bai bi taldeei, EHF, ASOBAL eta RFEBMri baita jarraitzaileei ere. Azken horiek, gainera, Suitzara joanak zirelako partidua ikusteko asmoz.

Wisla Plock

Momentuz, bigarren tokian dago sailkapenean Wisla Plock. Bidasoak baino partida bat gehiago jokatu du, eta hiru garaipen eta porrot bat lortu ditu. Bidasoak, berriz, jokatutako hiru partidetatik bakarra irabazi du. Beraz, gaur, bi puntuak eskuratzea garrantzitsua izango da etxeko taldearentzat Europan jarraitu ahal izateko.

Jacobo Cuetara entrenatzaileak “arazoaren garrantzia” onartu du: “Azken asteetako lehiaketaren eta entrenamenduen erritmoa blokeatu du eta hori handicap garrantzitsua da errendimendu handiko lehiaketetan aritzeko”. Hala ere, taldea saiatuko dela esan du, “daudenak daudela, eta partidu honetan lortzen ez badugu, hurrengoan egingo dugu”. Izan ere, jokalari batzuk gutxi entrenatuta iritsiko dira partidura, eta beste batzuk, berriz, zuzenean. Konpetizioaren erritmora egokitu beharko dutela gaineratu du, “lehiaketa bera izango da entrenamendua”.

“Artalekuko indarra” inoiz baino beharrezkoagoa izango dela adierazi du Bidasoak. Bazkideek dagoeneko aukera dute Bazkidearen Gunean sarrera deskargatzeko. Azken bi asteetan sortutako arazoak konponduta daudela azaldu du klubak, baina norbaitek oraindik zerbait argitzeko izanez gero, bazkideak@cdbidasoa.eus-era idazteko eskatu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.