2021/12/7

Oiasso museoak bi hitzordu lotu ditu astebururako

Batetik, Albert Angles Minguell, Vindalandako egunerokotasunari buruz arituko da, eta bestetik, Ainara LeGardonek kontzertua eskainiko du.

Be Veggie jaialdia "ingurumenarekiko iraunkorra" izan dela baloratu dute antolatzaileek

Jaialdiak Ihobek "ingurumenarekiko iraunkorra" izateko ezarritako helburuarekin bete duela baieztatu dute antolatzaileek. Horretarako, erakusketarien eta bertaratu direnen joerak hartuko dituzte aintzat.

Durangoko Azokako Sormen beka Ibai Aizpurua irundarrarentzat

'Barraka' bideojokoarekin irabazi du beka programatzaile irundarrak. 15.000 euroko diru laguntzarekin urtebete izango du proiektua garatzeko.

'La Ruina' podcastaren grabazioa Amua In-Edit Hondarribia jaialdian.

'Simphony' musika film laburrak eskuratu du Amua In-Edit Hondarribiaren lehen saria

Igor Cortadellasen zuzendaritzapean ekoitzitako ikus-entzunezkoak lortu du garaipena; beste hiru sari banatu ditu Amua In-Edit festibalaren lehen ekitaldiak.

Lehiaketara bueltatuko da gaur Bidasoa, Wisla Plocken kontra

Bi aste egin ditu kantxetatik kanpo talde irundarrak hainbat jokalarik positibo eman ondoren. Artalekun izango da lehia, 20:45etik aurrera.

Gehiago