'Simphony' musika film laburrak eskuratu du Amua In-Edit Hondarribiaren lehen saria
Igor Cortadellasen zuzendaritzapean ekoitzitako ikus-entzunezkoak lortu du garaipena; beste hiru sari banatu ditu Amua In-Edit festibalaren lehen ekitaldiak.
Igaro da Amua In-Edit Hondarribia jaialdiaren lehen ekitaldia. Zubi luze baten hasieran antolatuta, ekaitz zein euri zaparrada indartsuek ez dute jendea etxean gerarazi. Euritarako oinetakoak jantzi eta aterkia esku artean hartuta, binilo eta DVD azokara, musika emanaldietara, film laburren proiekzioetara, La Ruina podcastaren grabaziora, eta oro-har, jarduera ezberdinetara gerturatu dira ehunka lagun asteburuan zehar. Programa osatzen zuten ekitaldien artean, I. Amua In-Edit Hondarribia jaialdiaren sari banaketa egin zuten igande arratsaldean.
Hala, Igor Cortadellasen Simphony musika film laburrak eskuratu zuen Judas Arrietak diseinatutako garaikurren lehen saria. Eduardo Soutillok ekoitzitako Songs to the dead children in Auschwitz bigarren izan zen, eta Fernando Otero eta Xandru Fernandez zuzendarien More than a barber shop, hirugarren. Publikoaren saria Vincenç Ferreresek zuzendutako OP.32 lanak lortu zuen.
Eskerrik asko!!!!@HondarribiaUdal @eltitoramirez @Luko_Royo @laruinashow @MPC_management @cineffo pic.twitter.com/6O4R72u1w6
— AMUA in Edit Hondarribia (@amuainedit) December 6, 2021