Zesta-puntako finalak jokatuko dituzte igandean Jostaldin
Kadete, gazte eta senior mailako binakako finalak hartuko ditu Jostaldi pilotalekuak igandean; Hondarribiak bi kategorietan ordezkaritza izango du.
Zesta-puntako kadete, gazte eta senior mailako Gipuzkoako finalak jokatuko dituzte igandean (hilak 5) Jostaldi pilotalekuan, 16:30ean abiatuta. Hondarribiko Pilota Eskolako zestalariek gazte eta senior mailan ordezkaritza izango dute.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak gogoratu duenez, ondoko bikoteak lehiatuko dira txapelaren bi:
- Kadeteak: Hondarribiko Joar Laka eta Manex Zamora (1), Danok bateko Ekhi Lete eta Oinatz Agirregomezkortaren aurka (2).
- Gazteak: Zumaiako Gonzalo Agirre eta Ander Ureta (1), Zumaiako Haritz Egaña eta Julen Cabanillasen aurka (3).
- Seniorrak: Zumaiako Cosme Agirre eta Unai Uranga (1), Hondarribiko Julen Basterra eta Zugaitz Salaberriren aurka (3).