Hondarribiko Gabonaldia, martxan
Hondarribiko Gabonaldia kanpaina gaur hasi da, hilaren 27ra arte. 31 saltokik bat egin dute herriko merkataritza bultzatzeko egitasmoarekin.
Hondarribiko saltokietan kontsumitzeko kanpaina aurkeztu dute gaur, Hondarribiko Gabonaldia. Udalak eta herriko hainbat saltoki eta zerbitzu establezimenduk elkarlanean landu duten egitasmoa da. “Denon helburua argia da: Hondarribiko merkatariak berritasunarekin, aniztasunarekin, gertutasunarekin eta kalitatearekin lotzea, eta hondarribiarrek herrian kontsumitzea Gabonetan”, adierazi du Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako eta Merkataritzako zinegotziak. Orotara, 31 saltokik egin dute bat kanpainarekin (beheko zerrendan daude).
Zinegotziak aipatu du tokiko merkatariek bezeroei ematen dieten zerbitzua espeziala dela, haiei balio handiagoa ematen saiatuz. Gainera, kanpaina bitartean tokiko kontsumoa bultzatzeko pizgarriak izango direla jakinarazi du, tartean, hilaren 27ko Gabonaldiko Festa: “Kanpainan parte hartu duten merkatarien oparien zozketa egingo a Gabonetako giroan, baita haurrentzako jarduerak ere” Ezustekoak ere iragarri dituzte.
Egun bat, opari bat
Hilaren lehenetik (gaurtik) 25era herritarrak eta bisitariak saltokietan erostera animatuko dituzten ideiak abian jarriko dituzte, horretarako sare sozialak erabiliko dituztelarik. Hala, kanpaina hori adviento egutegiaren kontzeptuaren ingurukoa da, egunero-egunero mezu bat zabalduz, eta egunero-egunero aldi berean opari bat zozketatuz.
Gainera, herriko saltokietan 20 euroko gastua (gutxienez) egiten bada, kontsumitzaileek txartel bat jasoko dute. Abenduaren 27ko Gabonaldiko Festan zozkatuko diren sarietako bat (kanpainan parte hartzen ari diren 31 denden opariekin) eramateko aukera izango dute horiek.
Merkatarien artetik, Lamiarri Tattoo Studioko Telmo Iridoyk hitza hartu du gaurko agerraldian. Haren ustez egitasmo horrekin denek irabaziko dute, dendariek eta herritarrek: “Lankidetza giroa ikusten dut Hondarribian bertako bizilagunek hemen kontsumitu dezaten, eta hori ona dela uste dut”.
Honakoak dira bat egin duten establezimenduak: Axalian, Ipotx, Xera estetika, Joski gazte-haur moda denda, Papykop, AG Caligrafia, Soule, Polita, Lamiarri Tattoo & Piercing Studio, Xera lentzeria, Mar Boutique, Hawaii gozotegia, Done Pedro, Txuntxumela belardenda, Endanea, Sitemola, Joxean hrategia, Andrea, Hondarribia kontserbak, Canela, Goiz Argi belardena, Spa Sokoa, Garua, Lov, Hache, Enara, Hemeshop, Laino estetika, Tirikitrauki, Arane, Nola.