Hondarribia eta Kanaria Handia arteko konexioa inauguratu dute
Binter aire konpainiaren hegazkina lurreratu da lehen aldiz Hondarribian; asteazken eta igandeetan eskainiko du zerbitzua Kanaria uharteetara.
Binter aire konpainiak gaur estreinatu du Kanaria Handia eta Hondarribia lotzen dituen zerbitzu berria. 08:30ean aireratu da hegazkina Kanaria uharteetako hiriburuan, 12:30ak inguruan lurreratu da Gipuzkoako aerodromoan, eta 13:15ean abiatu da berriz ere artxipelagora. Asteazkenetan eta igandeetan eskainiko du zerbitzua aire konpainia kanariarrak.
Ordezkaritza instituzional zabala izan da estreinaldian, besteak beste: Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria eta Guillermo Etxenike ordezkariordea, Ivan Pedreira Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendaria, Miguel Angel Crespo Gipuzkoako Lurralde Antolaketarako zuzendari nagusia, Javier Zubia Gipuzkoako Bazkundeko zuzendari nagusia, eta Donostia Aireportuko Jose Manuel Sanchez zuzendaria. Jonay Lobo Programazio, Diru Sarrera eta Aliantza Kudeaketarako zuzendariak ordeztu du Binter konpainia.