Pikara Magazine aldizkaria aurkeztuko dute Kabigorrin

Etzi (osteguna da) izango da aurkezpena, arratsaldez.

Pikara Magazine aldizkaria aurkeztuko dute etzi (osteguna da, hilak 11) Irungo Kabigorri ateneoan. 19:30ean hasiko dute aurkezpena, eta irundar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.

Antolatzaileen arabera, Pikara Magazinek “kalitatezko kazetaritza egiten du, ikuspegi feministarekin, kritikoa eta trasgresorea”. Ikuspegi feministatik landutako gaiak jorratzen dituzte, gizarte, politika zein kultur arlokoak. 2010an hasi zuten ibilbidea.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.