Haurrak Parkean izeneko egitasmoa abiatu du udalak. Askotariko jolasak antolatu dituzte datozen asteotarako, hiriko parke eta plazetan.
Hondarribiko, Pasaiako eta Lezoko udalei luzatu die eskaera Eguzkik; ehiza postuak "zabaldu" direla eta horien gaineko kontrol "zorrotzik" ez dagoela uste du talde ekologistak.
Zerbitzu-karta berritu izana egiaztatzen duen titulua eman dio Q-Epea Bikaintasunaren Euskal Erakunde Publikoen Sareak, "bikaintasuna beti xede duelako".
"Kosta kalea nola irudikatzen dugun ikusteko diseinu kolaboratiborako tailerra" dela zehaztu du Juan Luis Silanes Mugikortasun zinegotziak.
Mirentxin-eko gidariek errepidea utzi dute, euskal presoen senideen eskaerak behera egin baitu. Halere, beharrezkoa denerako ibilgailuak mantenduko dituzte, «borroka hau ez baita amaitu oraindik».
Iazko etenaldiaren ondotik, haur eta kimu mailako lehiaketa abiatuko dute bihar; finalak urtarrilaren 16an jokatzea aurreikusi dute.
Sare sozialetan hedatutako harreman sexualen inguruko bideo batek Concharen bizitzan duen eragina azaleratuko du 'La panadera' antzezlanak.
Azken egunetako eguraldi txarragatik ezin izan dituzte eremu berriak margotzeko lanak amaitu. Astelehenean indarrean sartzea aurreikusi zuten: "espero dugu dena prest egotea laster".
Hiriko kontsumoa pizteko kanpaina bonuari zein denda atxiki zaion kontsultatu ahal izango da, eta bonurik ez badauka, zerrendatik desagertuko da.
Irungo Pio Baroja institutuko talde bat Vorura joan da hango ikastetxeen antolaketa eta kudeaketa ezagutzera. Aste honetan estoniarrak hirian izan dira, hemengo ikastetxeetan nola lan egiten duten ikustera.
Hondarribiko eskubaloi, futbol eta saskibaloi kirol taldeen asteburuko ordutegiak.