Zinema eta musika, astebururako proposamenak
Bihar 'Ellas son electricas' filma proiektatuko dute Amaia KZn, eta igandean aldiz, Azkue Memorialaren VIII. edizioa jasoko du Junkaleko elizak.
Musika eta zinema proposamen banarekin dator udaleko Kultura saila, astebururako jardueren berri eman berri du.
Alde batetik, Dokuirun programaren barruko saio bat egingo dute bihar (hilak 5). Leo Cebranek eta Paco Manjonek zuzendutako Ellas son electricas filma eskainiko dute Amaia KZn, 19:00etan. Diktadura frankistaren ondoko heavy metalaren eta hard rockaren munduan lehen urratsak eman zituzten emakumeen kontakizuna jaso dute ikus-entzunekoan. Proiekzioaren aurretik mahai inguru bat egingo dute zuzendariek eta dokumentalean agertzen den taldeetako bateko kide izandako Marilu Gonzalezek. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak eskuratu beharko dira aurretik, esteka honetan.
Bestalde, igandean (hilak 7), Azke Memorialaren VIII. edizioa jasoko du Junkaleko elizak. Oiartzungo Organozaleak Elkarteko kideek antolatu dute. 18:15an mahai inguru bat egingo dute musikariekin eta 19:00etan aldiz, kontzertua eskainiko dute Vincent Tgevanez organo jotzaileak eta Vincent Barras saxofoi jotzaileak. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.