Lehiara itzuli dira BATeko kirolariak
Uda osteko txapelketekin hasi dira gazte zein helduak. Azken bi asteetan hiru lehiaketa jokatu dituzte, emaitza onekin gainera.
Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) udako osteko lehiari ekin dio azken asteetan. Hainbat txapelketa jokatu dituzte klubeko kirolari gazte eta helduek, modalitate askotan, emaitza onekin gainera.
Zornotzan estreinatu zen kluba ikasturte berri honetan, urriaren 24an hain zuzen ere. Han izan ziren klubeko zenbait ordezkari, bertan jokatutako Nazioarteko Krossean. 16 urte azpikoen kategorian bi kirolari aritu ziren, Iker Ibarguren eta Unax Aranburu, 2.700 metroko proban. Ibarguren bosgarren postuan heldu zen helmugara, eta Aranburu berriz, 32. postuan. Nesketan aldiz (16 urte azpikoetan ere bai) Izaskun Sanz eta Elene Casadok ordezkatu zuten BAT, seigarren eta zazpigarren postuan amaituta. 18 urte azpikoetan Julen Casado izan zen bakarra, hamahirugarren postuan amaitu zuen lehia.
Aurreko asteburuan ordea (urriaren 31n) Portugaleten izan ziren klubeko ordezkariak, Euskadiko Martxan. 18 urte azpiko June Conde eta Ane Etxebestek ordezkatu zuten BAT, ederki gainera. Izan ere, Conde Euskadiko txapeldunorde izendatu zuten, eta haren atzetik, hirugarren postuan, Etxebeste.
Igandean ere Laudioraino mugitu ziren BATeko bi kirolari, Abel Castañares eta Izaskun Sanz. Master kategorian eskuratu zuen bosgarren postua Castañaresek eta 16 urte azpikoetan laugarrena Sanzek.