Astehelenera arte bisita daiteke HAPOaren inguruko erakusketa
Plan orokorraren aurrerapen dokumentuaren inguruko erakusketa hilaren 8ra arte egongo da ikusgai Arma Plaza informazio gunean.
Hondarribiko Udalak gogoratu duenez, hilaren 8ra arte astelehenarekin bisita daiteke Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerapena. Arma Plaza infomrazio guneko bigarren solairuan ikusgai dago hasierako dokumentuak proposatutakoa. Ordutegia ondokoa da: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara, eta igande zein jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara.
Informazio gehiagorako HAPOaren webgune berezira jo dezakete interesdunek.