AP-8ko Oinaurreko sarrera itxiko dute bihartik igandera
Behobiatik Irungo ordainleku nagusiaren arteko bide zorua berritzen ari dira (zazpi kilometroko zatian, Donostiarako noranzkoan), horregatik itxiko dute.
Honako itxura izango du errepide lotura berriak. AP-8an Behobiatik Irungo ordainleku nagusiaren arteko bide zorua berritzen ari dira (zazpi kilometroko zatian, Donostiarako noranzkoan), eta horregatik, noranzko hori itxiko dute bihartik (22:00etatik) igandera arte (22:00ak arte). Horrez gain, Oinaurretik autobiderik sarrera ere itxita egongo dela aurreratu dute, eta ondorioz, Irun M/O sarrera erabili beharko dutela autoek.
Aipatutako tarte horretan Donostiara doan trafikoa Behobiaako pasabidetik bideratuko dute.

