Emakume xakelarien presentzia handitzeko jardunaldian parte hartu du Marlaxkak
Tzane Carrillo, Maria Jesus Berrotaran eta Josette Fontaine Marlaxkako jokalariek parte hartu dute Santurtzin antolatutako jardunaldian.
Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak antolatuta, emakumeak xakera gerturatzeko jardunaldia egin zuten igandean Santurtziko (Bizkaia) Itsas Museoan. Xakeak generorik ez duela aldarrikatzeko eta kirol diziplina honetan emakumeen presentzia handitzeko helburuarekin, bertan izan ziren Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko Tzane Carrillo, Maria Jesus Berrotaran eta Josette Fontaine jokalariak. Emakume nagusiei zuzendutako astelehenetako ikastaroan parte hartzen dute hiruek, eta giro «ederrean» igaro zutela igandeko jardunaldia adierazi dute.