Emakume Langileon Eskolaren lehen saioa eskainiko du larunbatean Itaiak
Formakuntza eta eztabaidak sustatzeko saioa izango da. Hondarribiko liburutegian egingo dute.
Datorren larunbat honetan (hilak 30), Bidasoko Itaiak Emakume Langileon Eskolen barruko lehen saioa eskainiko du Hondarribiko liburutegian. “Emakume langileon gaitasun politikoak garatzera bidean, formakuntza eta eztabaidak sustatzeko espazioa” izango dela dio Itaiak. Saioa 12:00etan izango da.
Lehen saio honen ostean beste hainbat antolatuko dituztela aurreratu dute, “emakume langilearen askapen prozesurako oinarri teoriko-politikoak lantzeko baldintzak lortzeko” asmoz.