Azaroa ezkontza gastronomikoen hilabetea izango da
Hondarribiko XVIII. Dastatze eta Uztartze Jardunaldiak azaroaren 5ean hasi eta 27ra arte egingo dituzte. Zortzi establezimenduk parte hartuko dute.
Azaroaren 5ean ekingo diote Hondarribiko XVIII. Dastatze eta Uztartze Jardunaldiei, eta 27ra arte edukiko dute aukera gastronomiaren zaleek ardoa eta jana uztartzeaz gozatua hartzeko.
Jardunaldiak Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatu ditu, udalarekin elkarlanean, eta honako establezimendu hauetan hartuko dute lur: Villa Magalean hoteleko Mahasti jatetxea, Danontzat Gastroteka, Tatapas Gastroteka, Arraunlari Berri, Sutan, Badia, Abarka eta Sugarri.
Antolatzaileek adierazi dute hemezortzigarren ekitaldiak helburu izango duela Hondarribiko kultura gastronomikoa suspertzea, tokiko jatetxe, gastroteka eta erretegiak izanik giltza. Ardoaren kultura izango da bigarren ardatza: “Hiriko sukaldari eta sommelierrek gomendatutako mota ezberdinak, eskualde eta sor-marka anitzetakoak”.
Honakoa da datorren hilabeterako prestatu duten egitaraua:
- Ostirala, azaroak 5.
Mahasti Villa Magalean. 943 56 91 30 - Ostirala, azaroak 12.
Danontzat Gastroteka. 943 64 65 97 - Ostirala, azaroak 19.
Tatapas Gastroteka. 943 38 66 66
Arraunlari Berri. 943 57 85 19
Sutan. 943 11 60 00 - Larunbata, azaroak 20.
Badia. 943 23 17 90 - Ostirala, azaroak 26.
Abarka Jatetxea. 943 64 19 91 - Larunbata, azaroak 27.
Sugarri. 943 64 31 23
Informazio gehiago nahi duenak Hondarribiko Ostalaritza Elkartearen bidez jaso dezake, posta elektronikoa idatziz edota euren webgunean.