Atxilotu bat Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta
29 urteko gizonezko bat da atxilotutakoa. Atzo eguerdian izan zen lapurreta, alde zahar inguruan.
Segurtasun sailak jakinarazi berri duenez, 29 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Adineko pertsona bati lepoan zeraman katea indarrez tira eginda kendu zion lapurrak, eguerdi aldean. Zenbait herritarrek Ertzaintzara jo zuten.
Dirudienez gizonezko bat hurbildu zitzaion ustez zerbait galdetzeko asmoz, eta hurbiltzerakoan zangotraba egin eta lepoan zeraman katea bortxaz tira eginda kendu zion, ondoren ihes egiteko. Ertzainbek inguruan aurkitu zuten 29 urteko gizona. Zuzenean poliziaren egoitzara eraman zuten, agintari judizialaren eskuetan jarri aurretik.