"Ricardo Etxeparek oso arrasto handia utzi du hezkuntzan eta kulturan"
Alkateak doluminak eman dizkie zendu berri den Ricardo Etxepareren senideei. Ostiraleko osoko bilkuran haren omenezko hitz batzuk esango ditu alkateak, eta udalbatzak minutu bateko isilunea egingo du.
Jose Antonio Santano alkateak, Irungo Udalaren ordezkari gisa, doluminak eman dizkie zendu berri den Ricardo Etxepareren senideei. Alkatearen hitzetan, “bere lanari emandako pertsona izan zen” Etxepare, zinegotzi edo alkate gisa “beti hiriaren alde” aritutakoa.
“Oso arrasto handia utzi du hezkuntzan eta kulturan ardura garrantzitsuekin, adibidez, EHUko udako ikastaroen zuzendari gisa. Nire doluminik bizienak igorri nahi ditut Irunen izenean, eta babes mezu bat helarazi haren ingurukoei”.
Ostiraleko osoko bilkuran alkateak Etxepareren omenezko hitz batzuk esango dituela aurreratu du, eta udalbatzak minutu bateko isilunea egingo duela.