'Irungo Zinemak' izeneko erakusketa jasoko du Kabigorrik
Erakusketak hirian areto zinematografiko gisa funtzionatu duten espazioen barrena ibilbide bat proposatuko du, "irundar askok momentu zoragarriak bizi izan ditugun dezena bat lekutara hurbilduko" ditu bisitariak.
Irungo Zinemak (1897-2021) izeneko erakusketarekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek aurki Kabigorri ateneoan. Azaroan inauguratuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek, eta urtea amaitu bitarte ahalko da bisitatu.
Honetan hirian areto zinematografiko gisa funtzionatu duten espazioen barrena ibilbide bat proposatuko dute, “irundar askok momentu zoragarriak bizi izan ditugun dezena bat lekutara hurbilduko” ditu bisitariak. Argazkiak, eskuko programak, kartelak, sarrerak, egunkarietako artikuluak… “Leku maitagarri hauek gogoratzeko” denetarik jasoko dute erakusketan.