Eskualdeko Ospitalearen egoera argitzeko mozioa aurkeztu du Elkarrekin Podemos-IUk
"Bidasoko Ospitaleko ebakuntza gelak birmoldatzeko proiektua modu egokian eta merezi duen erantzukizunarekin egin dadin bermatzeko neurriak martxan jar daitezen eskatzeko" erregistratu dute mozioa.
Irungo Elkarrekin Podemos-Ezker Anitz taldeak mozio bat erregistratu berri du udalean, kezkati agertu baitira eskualdeko Ospitalerako jaurlaritzak dituen asmoekin. Ohar batean azaldu dutenez mozioa “Bidasoko Ospitaleko ebakuntza gelak birmoldatzeko proiektua modu egokian eta merezi duen erantzukizunarekin egin dadin bermatzeko neurriak martxan jar daitezen eskatzeko” erregistratu dute.
Taldeak egoeraren garapenarekin adi egon nahi duela diote kideek, “arazoaren larritasuna egiaztatu ondoren”. Ospitaleko langileek ahalik eta laguntza handiena eskaini nahi diete, “egoerak konponbide azkar eta egokia ez duela ematen duenez”.
Aurkeztutako mozioa Osoko Bilkuran onartu beharko dute. Honetan, proiektuaren plangintza berrikustea eskatu dute, baita plangintza hori langileen ordezkariekin eta udalerriekin adostea ere. Horrez gain, proiektuaren eta honen ondorioen gaineko informazioa ere eskatu dute.
“Gure ustez, proiektu hau abian jartzeak, planteatuta dagoen moduan, eragin oso kaltegarria izan dezake ospitaleak herritarrei ematen dien zerbitzuaren kalitatean, eta uste dugu obra horren garrantziak haren ondorioen araberako plangintza bat eskatzen duela”, erantsi dute.