E.T. eta Bitelchus filmak, urteko gau beltzena girotzeko
Halloween-en programazioaren barruan antolatu dituzte bi proiekzioak. Astelehenean aldiz, 'Coco' filmaren omenezko musikala jasoko du Irunek, baina dagoeneko sarrerak agortu dira.
Urteko gau beltzenerako bi proposamen ditu Irungo Udalak. Igandean (hilak 31) 18.75 zinema eta animazio programa estreinatuko dute Irunen, aurtengo Halloweeneko programazioaren barruan. E.T. eta Bitelchus filmak proiektatuko dituzte Amaia Kultur Zentroan. Sarrerak 5,50 euroan eskura daitezke, eta bi filmak ikusteko aukera eskainiko die herritarrei.
Proiekzioez gain, dinamizazio jarduerak ere egingo dituztela aurreratu du udalak. Gainera, sariak banatuko dituzte mozorrotuta bertaratzen direnen artean.
Programazioa osatzeko, azaroaren 1ean (astelehena da) Coco filmaren omenezko musikala jasoko du Irunek, baina udalak jakinarazi du dagoeneko sarrera guztiak agortu direla.